EUS

ZERBITZUAK

ENTRENAMENDU PLANAK

PLANIFIKAZIOA ETA INDIBIDUALIZAZIOA dira gure oinarriak eta bertatik abiatuz, bezeroaren kalitatezko jarraipena aurrera eramatea da helburu nagusia, gaitasun fisiko ezberdinak modu egokienean garatuz.

Presentzialak

Kalitatezko entrenamendua eta norbere gaitasun fisikoen garapen

positiboa zihurtatzeko, etengabeko jarraipena behar duten pertsonei

bideratua

 

 

Etxeko zerbitzua

Zure etxeraino goaz, erosoago senti zaitezen.

 

 

Kirol plangintza

 

Bere gaitasun fisiko espezifikoen arabera, entrenamendu indibidualizatua

behar duten kirolariei bideratua. Kasu honetan, planifikazio honek ez du etengabeko jarraipenik eskatzen, nolabaiteko kirol esperientzia

duten kirolariei bideratuta baitago.

 

 

 

Haurdunaldirako eta erditze ondorengo

jarduera fisikoa

Haurdun egoteak ez du jarduera fisikoa egitea galarazten, hare gehiago, hainbat ikerketek adierazten duten bezala, onurak azpimarragarriak dira bai amarentzat baita umearentzat. Planifikazio hau esparru honetan ezagutza

duen adituak bideratu behar du, beti ere, haurdunaldi faseak eta amaren ezaugarri bereziak kontuan hartuz.

 

 

 

Kirol-neuromotorea

 

Norbere kirol modalitatea kontuan hartuz, eguneroko entrenamendutik

ezberdintzen diren gaitasunak landuko dira, gure zentroa bereizten duen

metodologia erabiliz, esparru honetan nazioartean ospetsuak diren eta

ikerketa ugari gauzatu dituzten, Paul Dorochenko eta Andrea Cagnorekin

egonaldi ezberdinak egin ondoren egituratua eta barneratua izan da.

 

EKANAK ESKEINTZEN DITUEN METODO BERRITZAILEAK

 

 

S.V.T.A. Metodoa

 

Metodo honekin, kirolariaren egunerokotasunean barneratuz, gaitasun bisuala, arnasketa, atentzioa eta estres kudeaketa bezalako gauzak entrenatzea lortzen da. Gorputzaren koordinazio ahalmena ere garatzen da eta kirolariaren gaitasun hauek mantentzea lortzen da, ondorengo hobekuntza azkartuz, berriz ere lehian hasteko.

Honetaz gain, espazio eta denboraren kudeaketa hobetzen du, jokoan zehar egon daitezkeen estres momentuak eta erreazkio denbora nahiz kontrola hobetuz.

 

Entrenamendu Neuromotorea

 

Hauek dira entrenamendu honen helburu nagusiak:

· Organizazio neurologikorako estereotipo motore zuzenak garatu eta barneratu.

· Nerbio sistema hobeago bat lortu.

· Beste edozein arlotarako base bezala (kirol zein intelektuala).

 

 

ESFORTZU FROGA

KIROL-MEDIKOAK

Kirol-Medikuntza arloan aurki ditzakegun esfortzu froga ezberdinak edozein jarduera fisikoren oinarri izan beharko lirateke. Edozein alterazio patologiko aurreikusteko eta norbanakoaren egoera fisikoa ebaluatzeko duen gaitasunak, eguneroko jarduera ezberdinetan ezinbesteko tresna bilakatzen du.

· Oinarrizko azterketa medikoa

· Osasun esfortzu froga

· Esfortzu froga maximala I

· Esfortzu froga maximala II eta III (Lactatemia).

· Egoera fisikoa baloratzeko test-a

FISIOTERAPIA eta

BERREGOKITZEA

Kirol bizitzan zein eguneroko bizitzan ohikoa da gure funtzionamendu egokia mugatzen duten eta gorputzeko gune ezberdinetan sortzen diren lesioekin aurkitzea. Arazo horri irtenbidea aurkitzeko, bezero bakoitzari eta lesio bakoitzari

egokitzen zaion fisioterapia zerbitzua eskaintzen dugu.

 

Informazio gehiago:

ekanazentroa@gmail.com

Tlfn: 944055455 / 688727038

 Olleria kalea 6, 48200 Durango

www.000webhost.com